Trafiko aldaketak, Aspunea kalean egingo dituzten obrengatik
Ostegunean eta ostiralean egonkortze, mantenu eta asfaltatze lanak egingo dituzte kalean.
Datorren ostegunean (hilak 5) eta ostiralean (hilak 6) Aspunea kalean zenbait lan egingo ditu udalak, eta ondorioz, trafiko aldaketak izango dira. Zehazki, egonkortze, mantenu eta asfaltatze lanak egingo dituzte.
Aldaketei dagokionez, Aspunea kalea behetik (Baserritar Etorbidetik) itxita egongo da eta trafikoa Gabriel Aresti kaletik desbideratuko dute. Ateratzeko berriz, Aintziondo kaletik egin beharko dute autoek, eskuinera Torreko Aldapa kalera heldu eta handik Labreder kalera irteteko.