Festak eztanda egingo du ostiralean Amute-Kostan
Ostiraletik igandera bitarte luzatuko dituzte aurtengo festak. Haur zein helduentzako askotariko ekitaldi eta ekintzak antolatu dituzte.
Amute-Kosta auzo elkarteak asteburu honetan ospatuko dituzten jaien egitarau osoa kaleratu du. Ostiraletik (hilak 6) igandera (hilak 8) luzatuko dituzte festak, denetik izango da, haur zein helduentzako askotariko ekintza eta ekitaldiak antolatu baitituzte auzotarrek. Ostiralean hasiko badira ere, ostegunean (hilak 5) lokala garbituko dute auzolanean, jaietarako prest egon dadin. 17:00etan jarri dute hitzordua.
Auzotarrentzako ohar pare bat. Ekintza guztiak (herri bazkaria eta Piru-lasterketa izan ezik) doakoak izango dira. Informazio eta xehetasun gehiago jasotzeko helbide honetara idatzi edo 943 57 73 10 telefono zenbakira hots egin daiteke.
Ostirala (hilak 6):
- 17:00: Jaien hasierako traka.
- 17:05: Txokolatada.
- 17:10: Futbola, aurpegi margoketa, marrazketa tailerra tatuaiak, puzgarriak, buruhandiak, haur jokoak, gazta birakaria eta abar.
- 17:30: Mozorro lehiaketa.
- 20:00: Oiasso Txaranga auzoetatik ibiliko da.
- 20:30-23:30: Afari herrikoia DJekin (auzo lokalean). Bakoitzak bere afaria eraman beharko du. Auzo elkarteak barra eta mahaiak jarriko ditu.
Larunbata (hilak 7):
- Goizez: Nagusikleta eta Balazta elkartearen eskutik, bizikleta ibilaldia egingo dute, Anttoni plazatik abiatuta.
- 10:00-14:00: Gaztelu puzgarriak, Anttoni plazan.
- 11:00: Margo lehiaketa, Anttoni plazan.
- 14:00: Pedro Gonzalezi omenaldia, auzo lokalean.
- 14:30: Herri bazkaria, postre lehiaketa, photocalla, bingoa, sari banaketa eta abar.
- 18:00: Argazki Lehiaketa hasiko dute, igandeko 15:00ak arte bidali ahalko dira. Bakoitzak gehienez 3 argazki ahalko ditu bidali.
- 18:00: Dantzaldia, auzo lokalean.
- 18:30: Toka txapelketa.
- 21:30: Ur zezena.
Igandea (hilak 8):
- 8:00: Hondarribiko txistulariak auzotik ibiliko dira.
- 9:30: Lokalean garbiketa egingo dute.
- 10:00: Artisau azoka, Amute ibaiaren pasealekuan.
- 11:00: Piru lasterketa, Amute ibaiaren pasealekuan.
- 11:30: Toka-Ria-Harria, Amute ibaiaren pasealekuan.
- 12:00: Anttoni Kroketen III. Lehiaketa, Anttoni plazan.
- 12:30: Oiasso Txaranga auzoko kaleetan barrena ibiliko da.
- 12:45: Estropadak (parte hartzeko izena eman beharko da).
- 17:00: Argazki Lehiaketaren epaimahaia.
- 19:00: Amute Folk Taldea Abesbatzaren emanaldia, lokal sozialean.
- 21:00: Jaien bukaera.