Amute-Kostako auzotarrak, jaietarako prest
Egitarau osoa kaleratu ez arren, aurrerapentxo bat egin dute auzotarrek, larunbatekoa kaleratuz. Herri bazkaria egingo dute, eta astearte eta asteazkenean erosi beharko dira txartelak.
Datorren ostiralean (hilak 6) festak eztanda egingo du Hondarribiko Amute Kosta auzoan (urriaren 8ra arte). Egitarau osoa oraindik zabaldu ez badute ere, larunbateko egitarauaren berri eman dute. Urteroko herri bazkaria egingo dute, eta aldez aurretik izena eman beharko da. Astelehenean (urriak 2) eta asteazkenean (urriak 3) apuntatu beharko dira auzotarrak, elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:00etara. Bazkaria, aldiz, 14:00etan hasiko dute. Gehienez 220 lagunek eman ahalko dute izena.
Helduen menuak 10 euroko prezioa izango du, eta haurrenak berriz, 5 eurokoa. Salda, paella, makarroiak, edaria… Arratsaldeko ekintzei aurre egiteko ederki beteko dituzte sabelak auzotarrek. Bazkariaren ondoren, egun handia biribiltzeko photocalla, sari banaketa, bingoa, musika eta beste zenbait ekitaldi izango dira. 21:30ean bukatuko dute larunbatekoa, Zezen-Urarekin.
Informazio gehiago nahi dutenek 943 57 73 10 telefono zenbakira hots egin daiteke, edo bestela, helbide honetara idatzi.