400dik gora haurrek errugbiaz gozatuko dute hondartzan
Igandean Gipuzkoako errugbi eskolaren lehen topaketa egingo dute Hondarribian. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Errioxatik heldutako hamaika talde bilduko dira.
Asteburu honetan Hondarribiko hondartzak Gipuzkoako errugbi eskolen ikasturte berriko lehenengo topaketa jasoko du, Txingudi Errugbi Taldearen egitasmoz. Igandean (urriak 1), Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Errioxako hamaika talde bilduko dira herrian. Orotara, 10 eta 12 urte azpikoen kategorietako 400 haur inguru bilduko dira.