XXI. Sagar Eguna antolatu du Olak iganderako
Ola Sagardotegiak antolatutako sagar festa 11:00etan izango da, Olaren egoitzan. Sagar mundua sakonago ezagutzeaz gain, aurtengo lehen sagar zukua (zizarra) dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2020/03/sagarrak_hondarribia_hegoi.jpg)
Ola Sagardotegiak XXI. Sagar Eguna antolatu du igande honetarako, urriak 1, 11:00etan, Olaren egoitzan. Sagar mundua sakonago ezagutzeaz gain, sagardotegiko kideek jakinarazi dute aurtengo lehen sagar zukua (zizarra) dastatzeko aukera izango dutela Olara bertaratzen direnek.
Honakoak antolatu ditu Ola Sagardotegiak iganderako:
- Sagardo eta zizarra dastaketa.
- Sagar erakusketa.
- Txistorra parrillada.
- Haur jolasak.