Real Union, Federazio Kopan aurrera egitera
Euskal Autonomia Erkidegoko faseko txapeldun izan ondoren, txuri-beltzek bihar hasiko dute fase nazionaleko ibilbidea Asturiasen, Marino de Luancoren aurka, 20:00etan.
Federazio Kopako Euskal Autonomia Erkidegoko faseko txapeldun izan ondoren, Real Union fase nazionalerako sailkatu da, eta bihar ekingo dio ibilbide horri. Txuri-beltzek final hamaseirenetan hasiko dute fase nazionaleko bidea Asturiaseko txapeldun izan den Marino de Luancoren aurka. Irundarrek etxetik kanpo jokatuko dute biharko kanporaketa, Luancoko Miramar zelaian, 20:00etan.
Federazio Kopako finalerdietara sailkatzen diren lau taldeek Espainiako Kopa jokatzeko txartela lortuko dute. Horixe da, hain zuzen, Real Unionen helburua. Iaz Federazioko Kopako finalerdietarako sailkatu ziren irundarrak, eta bide horretatik jokatu zuten Espainiako Kopa. Txapelketa horretan Lehen Mailako Cadiz eta Mallorca taldeen kontra jokatu zuten Galen.