Furgobaratzean, haziak eta hazitegiak hizpide
Furgobaratza zerbitzu ibiltaria Irungo Baratze Parkean izango da urriaren 4an, 18:00etatik 19:30era, hazien eta hazitegien inguruko doako tailer bat emateko.

Furgobaratza zerbitzu ibiltaria Irungo Baratze Parkean izango da datorren asteazkenean, urriak 4, 18:00etatik 19:30era, hazien eta hazitegien inguruko doako tailer bat emateko. Antolatzaileek jakinarazi dute bertaratzen direnek baratzean dauden barazkietatik haziak nola lortu eta ondoren haziak nola zaindu ikasiko dutela. Baratzeko erabiltzaileez gain, sustatzaileek herritar oro animatu dute Baratze Parkera gerturatzera.
Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute Irungo saioan, eta baratzeko aholkularitza edota hazitegi eta hazi ekologikoen inguruko informazioa emango dutela aurreratu dute.