Irungo AEK-k hika ikastaroa abiatu du
Iazko ikasturtean egin bezala, Irungo AEK-k prest du euskara informala lantzeko ikastaroa. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, arratsaldez.
Iazko ikasturtean egin bezala, eta Bidasoko hiztun komunitatea “aberasteko” asmoz, Irungo AEK-k euskararen tratamendu informala, hika, lantzeko ikastaroak abiatu ditu. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, arratsaldez. Gainerakoetan bezalaxe, hika ardatz duen ikastaroa Irungo Udalak diruz lagunduko du.
Informazio gehiagorako, AEK-k helbide elektronikoa, 943 62 88 32 telefonoa eta 688 74 66 33 telefonoko WhatsApp-a ahalbidetu ditu.
Hona hemen ikastaroaren harira Irungo AEK-k jendea animatzeko sortu duen bertsoa:
Iaz bezala Hika taldea
badaukagu, beraz, adi!
“Trebatu asmoz baldin bayabil,
gurera hurbildu yari!”
Azkenerako baietz bihurtu
makina bat hikalari
aurtengo uzta batzen bazaio
iaz bildutakoari.
ANIMA ADI!