Beethovenen 9. sinfonia interpretatuko dute larunbatean
Kontzertua Amaia KZn izango da, 19:00etan, eta Luis Mariano Lirika Elkarteak eta Ametsa Abesbatzak interpretatuko dute.
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du larunbat honetan, hilak 30, Ludwig Van Beethoven musikagile eta zuzendari famatuaren 9. sinfoniaren kontzertua egingo del Amaia KZn, 19:00etan. Luis Mariano Lirika Elkarteak eta Ametsa Abesbatzak interpretatuko dute 75 minutuko iraupena izango duen emanaldia.
Kontzertua “oso berezia” izango dela nabarmendu du udalak. Aldo Salvagnok zuzenduko du, eta Maria Martin sopranoa, Leticia Vergara mezzoa, Angel Pazos tenorea eta Jose Manuel Diaz baritonoa arituko dira kantuan.
Sarrerek 10 eta 32 euro arteko prezioa dute, eta Amaia KZren webgunean eskura daitezke. Aretoaren leihatilan ere lortzeko aukera egongo da emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, betiere sarrerarik geratzen bada.