Aitor Zelaia eta Galder Barbadori babesa erakutsiko diote ostegunean
Lau urteko kartzela zigorra ezarri diete arabarrei eta espetxeratzeko agindua duela bi aste jaso zuten. Elkarretaratzea 19:30ean izango da Irungo San Juan plazan.
Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrek Espainiako Auzitegi Nazionalaren espetxeratzeko agindua jaso zuten duela bi aste. Ordutik, Euskal Herri osoan zehar salaketa elkarretaratzeak egin dituzte. Bide horretan, “ankerkeria” salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostegun honetan Irungo San Juan plazan 19:30ean.
Launa urteko kartzela-zigorra ezarri zieten bi gazteei, lehergailuak izatea egotzita. “Militante politiko” izateagatik zigortu nahi dituztela salatu zuten gazteek, BERRIAri emandako elkarrizketa batean.