Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herriko bazterrak argituko dituzte, "denok seguru senti gaitezen"

'HONDargia, Hondarribiko bazterrak argituz, denok seguru senti gaitezen' izeneko proiektua aurkeztu dute Emeki elkarteak eta udalak. Hiriko puntu beltzak identifikatuko dituzte, "elkarlanean, hiri seguru bat sortzeko" asmoz.

Gaurko aurkezpenaren irudia.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2023/09/21

Emeki Emakume Elkartearen eta udalaren egitasmoz, “pertsona guztien segurtasuna eta bereziki emakumeena arriskuan jar dezaketen herriko zonaldeak identifikatzeko” proiektu bat abiatu berri dute. HONDargia, Hondarribiko bazterrak argituz, denok seguru senti gaitezen izena jarri diote proiektu honi. Gaur aurkeztu dute udaletxean Josu Peña zinegotziak, elkarteko presidente Tamara Sastrek eta elkartea dinamizatzen duten teknikari Leire Martinez eta Diana Arboniesek.

Lehenik eta behin, Peñak eskerrak eman dizkie elkarteko emakumeei, “Hondarribian erreferente bihurtu” baita Emeki. “Guretzat ohorea da emakumeen eskubideen alde lan egiten duen elkarte baten eskutik lan egitea. Oso proiektu interesgarria eta beharrezkoa da, eta ziur gaude gizarte kohesioan lagunduko duela. Argi daukagu fruituak emango dituela”, esan du zinegotziak.

Sastrek gaineratu duenez, “oso proiektu garrantzitsua” izango de elkartearentzako. Duela 11 urte ekin ziotela azaldu du: “lan handia zegoen orduan, baina urte hauetan oso gutxi egin da. Horregatik, aldundiaren diru laguntza bati esker, berriro mugitzen ari gara”. Equala Iniciativas eta La Crafetera enpresen laguntza jasoko dute.

Arboniesek proiektuaren gaineko xehetasunak eman ditu. Azaldu duenez, “edozein pertsonak hirian lasai pasatzea lortu” nahi dute. Proiektua egiteko hiriko hainbat barruti eta eskolatako datu eta iritzi esanguratsuen bilketan eta analisian oinarritu dira. Hiru helburu nagusi ditu proiektuak: espazio publikoen hobekuntza eta erabilera egokia sustatzea, hiriko kaleetan segurtasunez ibiltzea eta herritarrak hiri zaintzaren inguruan sentsibilizatzea”. 

Helburu horiek lortzeko herritarren parte hartzea “funtsezkoa” dela gaineratu dute gaurko aurkezpenean. Horretarako, webgune berri bat sortu dute eta bertan urriaren 25era bitarte galdetegi bat erantzun ahalko da. Puntu beltzei buruz herritarrek dituzten ideiak, iradokizunak eta esperientziak partekatzeko gunea izango da, “elkarlanean, hiri seguru bat sortzeko”. Proiektuarekin herriko hainbat eremu “nabarmen” hobetuko dituela uste du elkarteak, eta ondorioz, “herritarrok dugun segurtasun sentsazioa areagotuko” dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.