Merka2dasoa azoka motorrak berotzen hasi da
Salmenta postu bat zabaldu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Urriaren 7an egingo dute feria.
Datorren urriaren 7an ehunka objekturi bigarren bizia emateko aukera izango da Irunen, bueltan izango baita Merka2dasoa azoka. Irungo Zabaltza plazak jasoko du feria, 10:00eattik 14:00etara.
Salmneta postu bat zabaldu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, hilaren 29a baino lehen. Atari honetan apunta daitezke interesdunak.
Aurtengo merkatuak, antolatzaileen arabera, «hiri hondakinen prebentzioa sutatzeko» helburua izango du, eta bigarren eskuko era guztietako objektuak erosi ahalko dira. Ondorengo baldintzak bete beharko dituzte objektu horiek: erabilitakoak izan behar dute eta egoera onean egon. Ezin izango da material berririk edo stockik saldu azokan, ezta merkaturako propio egindako eskulanik, bisuteriarik edo artelanik ere.