Txingudi merkataritza gunerako sarbide bat moztuko dute, lanengatik

Suhiltzaileen egoitzaren ondoko biribilguneko sarbideetako bat da moztuko dutena, gaurko 22:00etatik ostiral goizera arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Txingudi merkataritza gunerako sarbideetako bat etengo dutela gaurko (asteazkena) 22:00etatik hilaren 22ko (ostirala) 06:00ak arte, sarbide horretan dauden zuloguneak betetzeko.

Zehazki, Donostiarako noranzkoan dagoen sarbidea da itxiko dutena, suhiltzaileen egoitza ondoko biribilgunetik Txingudirantz doan bide adarra (Gi-2134 eta Gi-636-10 bideen artekoa). Beraz, Gi-636-10-S irteeratik aurrera (AP-8 autobiderako eta Txingudirako sarbidea) osorik moztuko dute. Aldundiak jakinarazi du behar bezala seinaleztatuko duela ingurua, ibilgailuen gidariek argi izan dezaten zer egin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.