Bisita gidatua, HAPOren gakoak gertutik ezagutzeko
Hondarribian Bizi Nahi Dugu plataformaren egitasmoz, bi adituk bisita gidatua eskainiko dute Itsas Etxeko erakusketan ostiralean.
Hondarribian Bizi Nahi Dugu herri plataformak, “HAPOren proposamenaren gakoak azaltzeko helburuarekin”, Itsas Etxean zabalik den erakusketan bisita gidatu bat eskainiko du ostiralean (hilak 22). 19:00etan hasiko dute bisita, eta bi orduko iraupena izango duela aurreratu dute.
Bi aditu izango dituzte alboan bisitariek, besteak beste, etxebizitza, ingurumena eta mugikortasunaren problematiken inguruan ariko dira.
Jardunaldia “aberasgarria” izango dela diote plataformako kideek, eta “herritarrok ditugun erronkentzat duen garrantzia kontuan izanda”, bertaratzeko gonbida luzatu diete hondarribiarrei.