Ribera Feria, zortzigarrenez arte garaikideaz gozatzeko
Arte garaikidea ardatz duen azokak Santiagoko bidegorriaren ingurua hartuko du larunbat honetan, 10:00etatik 14:00etara. Jarduera-programa osatu eta erakargarri bat ondu dute antolatzaileek.
Ribera Feriak zortzigarrenez hartuko du larunbat honetan (hilak 23) Santiagoko bidegorri ingurua. Arte garaikidea ardatz duen azoka 10:00etatik 14:00etara egingo da, “jarduera-programa osatu eta erakargarri baten bidez”, eta gaur goizean aurkeztu dituzte jaialdiaren nondik-norakoak Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultur ordezkariak eta jardunaldiko antolatzaile eta parte hartzaileak.
Hona hemen Ribera Feriaren programazioa:
Poesia errezitaldia: Hitzen muga.
- Ordua: 12:00eta.
- Antolatzailea: Mejillon Tigre.
- Lekua: Laien eskultura.
- Azalpena: Poesiaren bidez, Mejillon Tigre talde artistikoak herritarrei proposatzen die gogoeta egin dezatela gorputz askoko izaten dituzten errealitate eta subjektibotasunei buruz.
10:00etatik 14:00etara, instalazio iraunkorrak egongo dira bidegorrian. Hona hemen:
Parte hartzeko jolasa: Bidasoa, migrazio bidea.
- Azalpena: Arkaitz Saiz argazkilariak eta Josune Urrutia ilustratzaileak jolas bat proposatzen dute, parte hartzekoa eta Bidasoa eskualdera iristen diren pertsona migratzaileen errealitatea ezagutzeko aukera ematen duena.
- Lekua: Haur parkean, skate park-aren ondoan.
Soinu instalazioa: Ura eta haizearen artean.
- Azalpena: Irati Inorizak eta Juan Guti Verak naturaren eta teknologiaren arteko harremanari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen dituzte herritarrak, egun horretan bertan aurkeztuko duten musika tresna flotatzaile baten bidez. Ribera beken emaitza da.
- Lekua: Santiagotarrak aldean.
Murala: Kanalizatu, hazi.
- Azalpena: Janire Orduña diseinatzaile eta ilustratzaile bilbotarrak proposamen original batekin harrituko ditu herritarrak, zuzenean proposatuko baitu mural bat marraztea bidegorrira sartzeko biaduktuaren hormetan. Kanalizatu, hazi izango da muralaren izenburua.
- Noiz: Artista hilaren 20an, asteazkena hasiko da murala margotzen.
Soinu instalazioa: Bainuontzia, 14 murgiltze soinu uretan.
- Azalpena: Irati Andresek eta Javi Alvarezek meditazioko podcast baten bidez eskualdea inguratzen duen ur fluxuaren bilakaeraz gogoeta egitera gonbidatuko dituzte herritarrak.
- Lekua: Santiago kalearen bukaerako berdegunean, haur parkearen ondoan.
Ikus-entzunezko instalazioa: Gorputz bat fabrikatzea. Eraldaketa eta erresilientzia Bidasoaren iragan industrialean.
- Azalpena: Maria Alcaide eta Eladio Aguilera dira Gorputz bat fabrikatzea. Eraldaketa eta erresilientzia Bidasoaren iragan industrialean izenburuko ikus-entzunezko instalazio baten egileak. Horren bidez, Bidasoa ibaiaren iragan industrialean zehar ibilbide bat proposatzen zaie herritarrei. Ribera beken emaitza da.
- Lekua: Bidegorrirako sarrera Rekondorantz, biaduktuaren muralaren ondoan.
Ibilaldi autogidatua: Uhartean inoiz ez da izan -eta ez dago- inongo faisairik.
- Azalpena: Ane Rodriguezek eta Maria Jose Noainek erriberan barrena egingo den ibilaldi autogidatu batean parte hartzea gonbidatzen dituzte herritarrak, Bidasoa ibaiaren inguruan dauden istorio guztiak, ezagunak eta ezezagunak, ezagutzeko asmoz. Ekimen horretan, memoria, desira eta fantasia uztartuko dira, lurraldea, paisaia eta hitza oinarritzat hartuta.
Parte hartzeko instalazioa: Traiekzioak.
- Azalpena: Saray Perez Castillak egin du Traiezkzioak instalazioa. Parte hartzekoa da, eta Europako muga konplexuan eta muga hori oinarritzen den nekropolitikan sakontzen duen bidaia batean parte hartzera animatzen ditu herritarrak.
- Lekua: Guarda-etxea.