Jai Nagusietako Xake Jaialdian, "giro aparta"
Ia 70 gaztetxo eta adineko lehiatu dira asteburu honetan Marlaxkak antolatutako xakearen festan.
Asteburu honetan Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdia jokatu dute Gipuzkoa plazan, 16 urte azpikoek zein adinekoek lehia izan dute. Batetik, 42 gaztetxo lehiatu dira (16 urte azpikoen kategorian), hiru mailatan banatuta, eta bestetik, 24 adinekok ere parte hartu dute, 10 minutuko finish partida azkarretan.
Lehiaz gain, omenaldia ere izan zen, Marlaxka taldeko lehen presidente Jesus Maria Jauregi Etxebesteri omenaldi xumea egin zioten bertaratutakoek. Izan ere, urte luzeko lanaren ondoren, osasun arazoak medio, zuzendaritza batzordean jarraitzeari utziko dio.
Asteburuko lehiako emaitza guztiak hemen kontsulta daitezke.