Gabarrari eta San Juan de Dios biribilguneen arteko errepide zatia konponduko dute
Lanek datorren aste osoa iraungo dute, eta hainbat mozketa egingo dituzte herrigunearen sarreran.
Hilaren 18tik aurrera, lanak egingo dituzte Gabarrari eta San Juan de Dios biribilguneen artean. Hala, datorren astelehenetik aurrera, Gabarrari biribilgunera Amutetik iritsi eta herrigunera sartu nahi duten ibilgailuek nahitaez egin beharko dute ezkerrera (Mendebaldeko Saihesbiderantz) edo eskuinera (Gabarrari kalean sartzeko).
Sabino Aranatik heldu direnek, ordea, bi aukera izango dituzte: Puntal Auzora sartu edo eskuinera eginda, Minasoroeta kalerantz jotzea.
Mozketek aste osoa iraungo dute, lanak bukatu artean.