Bigarren eskuko bizikleta eta patineteen azoka, igandean
Txingudiko Zerbitzuakek antolatuta, 10:30ean irekiko dute Zabaltza plazan. 80 artikulu inguru jarriko dituzte herritarren eskura.

Etzi, igandean, Txingudiko Zerbitzuakek bigarren eskuko bizikleta eta patinete elektrikoen azoka antolatuko du. Ekitaldia goizeko 10:30ean hasiko da, Zabaltza plazan, eta eguerdiko 14:00etan bukatuko da.
Ekimena mugikortasun iraunkorra garatzeko xedeekin antolatu dute, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan. Parte hartze handia espero dute, 80 bizikleta eta patinete inguru egongo baitira eskura. Eskaintza zabalaz gain, aurreratu dute prezioak ez direla garestiak izango, eta aukera paregabea dela eskualdeko “ekonomia zirkularra bultzatzeko”.