Amute Kostako Jaiak antolatzeko bilera egingo dute igandean
Proposamen berri guztiak jaso eta programaren zirriborra egingo dute. Urriaren 6tik 8ra luzatuko dituzte jaiak.
Amute Kostako auzotarrak datorren urriaren 6tik 8ra ospatuko diren auzoko jaiak prestatzen hasiko dira asteburu honetan. Igandean (hilak 19) jarri dute lehen bilerarako hitzordua, 12:00etan bilduko dira auzoko elkartean. Bertan, proposamen berri guztiak jasoko dituzte, eta programaren zirriborra egingo dute, elkartekoen arabera, “aukera teknikoen, ekonomikoen eta giza aukeren arabera”.
“Normaltasunera itzuli gara urte zail batzuen ondoren, baina espero dugu aurreko edizioen mailan egotea eta guztion gustuko programa bat ateratzea”, diote elkartekoek.
Informazio gehiago nahi dutenek 943 57 73 10 telefono zenbakira hots egin daiteke, edo bestela, helbide honetara idatzi.