Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Familien eta adingabeen beharrei erantzuteko programa

Irungo Udalak gaur aurkeztu ditu, familiei, gurasoei eta gazteei zuzendutako programak. Hilaren 15ean irekiko da izen ematea.

Cristina Laborda Gaur goizean Cristina Labordak egindako prentsaurrekoa.
June Romatet Ibarguren
Irun
2023/09/14

Irungo Udalak programa multzo handi bat abiarazi du familien eta adingabeen beharrei erantzuteko asmoz. Gaur goizean egin duen agerraldian Cristina Laborda Gizarte Ongizateko ordezkariak eskainitako programez hitz egin du.

“Irungo Udalak ibilbide oparoa dauka gurasoei, nerabezaro betean dauden gazteei eta edonolako arreta behar duten haurrei laguntza ematearekin lotutako proiektuetan. Aproposa iruditu zaigu, ikasturtea hasten ari den honetan, horiek berriz ere aipatzea, argi gera dadin zer garrantzi handia ematen diogun herritarrek behar dituzten tresnak eskaintzeari”, adierazi du Labordak.

Eskaintzen diren programa guztiak doakoak dira, eta beharraren arabera egokitzen dira. Programa orokorrak izateaz gain, badira espezifikoagoak ere, eta beharrezkoa izanez gero, baliabide osagarriak ere aktibatzen dira.

Programa ezberdinak

Gurasoekin izeneko programak gurasotasun positiboa bultzatzen du, talde txikitan elkartzen dituzte gurasoak eta hamabost egunean behin elkartzen dira Palmera Monteron. Sei psikologo eta psikoterapeutaz osatutatko lantalde profesionalak laguntzen die ikasturte osoan zehar.  0 eta 18 urte harteko seme-alaben gurasoak elkartzen dira bertan, eta familien lotura afektiboak indartzen dituzte.

Gazteekin programan aldiz, 12 eta 17 urte arteko nerabeak bizitzako gaitasunetan trebatzen dituzte. Programak Osasunaren Mundu Erakundearen nazioarteko ekimen bat du inspirazio-iturri, eta horiei esker, nerabeak eta gazteak prestatuago daude egungo munduak dakarzkien erronkei aurre egiteko.

Bi programetan izen emateko Irungo webgunean egin daiteke, baita telefono bidez 943 50 51 52 zenbakian. Irailaren 15ean, bihar, irekiko da epea eta urriaren 15ean itxiko da,  eta plaza mugatuak dira.

Ingurune irekia

Labordak ingurune irekiko hezkuntzen garrantzia aipatu du: “Auzoetan ezaguna da, eta aurrekoak bezain garrantzitsua da nolabaiteko beharren bat duten gazteei laguntzeko”.  Komunitatean integratzeko beharrei eta beste testuinguru batzuei erantzuten dien nerabeentzako arreta da.

Arreta pertsonalizatua

Arreta pertsonalizatua lantzeko programa ere badute eskuartean. Iaz 242 familiarekin lan egin zuten eta bertan Irungo haur eta nerabeen babesa bermatzeaz arduratzen dira. Lan horretarako, Gizarte Ongizateko sailak 4 profesional ditu. Antzematen dituzten egoerak oso larriak direnean Udaleko gizarte zerbitzuek Foru Aldundiari jakinarazten diote kasua.

Azkenik, eskola prebentzia ere lantzen dute. Labordak esan du ezinezkoa litzatekeela esku-hartze komunitarioko zerbitzuak egiten duen lana ulertzea ikastetxeetako prebentzio proiektuak aipatu gabe. Bertan lantzen dituzte, adikzioen prebentzioa, teknologia berriak arduraz nola erabili, osasuneko eta ongizateko ohiturak eta beste hainbat arlo.

Aurrekontuari dagokionez, Udalak milioi erdi euro baino gehiago ditu bideratuta programa horietara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.