Tamaina ertaineko aireontzi baten istripua simulatu dute aireportuan
Istripu baten aurrean nolako erreakzio eta erantzun denborak izan behar dituzten aztertzeko simulakroa egin dute gaur goizean, inoiz horrelakorik gertatzen bada, prest egoteko.
Tamaina ertaineko aireontzi baten istripua irudikatu dute gaur Hondarribiko Aireportuan, simulakroa egin dute. Simulakro honetan bi zauritu oso larri, hiru zauritu larri eta sei zauritu arin artatu behar izan dituzte. Istripu baten aurrean nolako erreakzio eta erantzun denborak izan behar dituzten aztertu dute, inoiz horrelakorik gertatzen bada, prest egoteko. Guardia Zibila, Ertzaintza, Sos Deiak, Gipuzkoako suhiltzaileak eta Irun zein Hondarribiko udaltzainak bertaratu dira, besteak beste.
Suhiltzaileak izan dira lehenak iristen, eremua aseguratu dute. Bitartean, Sos Deiak-eko kideak sartu dira, zauritu horiek artatzeko. Sorospen eremua ezarri eta zaurituen egoera aztertu dituzte gero.