Larunbatean jokatuko dute Grand Slameko final handia
Johan eta Basquek Goikoetxea eta Gorka bikotea izango dituzte aurrez aurre finalean.
Datorren larunbatean (hilak 16) emango diote bukaera aurtengo Hondarribiko Grand Slamari, finala jokatuko baitute Jostaldi pilotalekuan.
Hil hasieran (jaietan etenaldia egin baitute) jokatutako finalaurrekoetan txartela eskuratu ondoren, Johan eta Basquek Goikoetxea eta Gorka bikotea izango dituzte aurrez aurre larunbateko finalean. 18:00etan hasiko dute partida.
Sarrerak 15 euroan eskura daitezke, Jostaldin bertan edo lotura honetan.