Abuztua ere, inoizko onena
Azken hilak bezalaxe, pasan den abuztua inoizko onena izan da Hondarribiko aireportuarentzat. 49.332 bidaiariri eman die zerbitzu.
Azken hilak bezalaxe, pasa den abuztua ere inoizko onena izan da Hondarribiko aireportuarentzat. AENAk emandako azken datuen arabera, errekorra hautsi dute uda honetan ere: abuztuan 49.332 bidaiariri eman die zerbitzu aireportuak, iazko abuztuan baino %16,8 gehiago.
Urtea hasi zenetik 317.885 bidaiarik erabili dute aireportua, 2022an baino %31 gehiago.