[Argazkiak eta bideoa] Jaizkibelek hasi du 'keinuen' desfilea
Hondarribiko festetako egunik handienean kaleak bere egin ditu berriz ere Jaizkibel konpainiak. "Keinuen" alardea da aurtengoa.
26.enez atera da gaur Jaizkibel konpainiaren desfilea Hondarribiko festetako egunik nagusienean. ‘Keinuen’ urtea da aurtengoa. Gernikako Arbolatik atera dira, lehenengoz Hondarribiko alkateak harrera egin die, Gipuzkoako ahaldun nagusi bat berriz ere izan da konpainia parekideari oles egiten (bi horiek, besteak beste, elizaren atarian; EAJko zinegotziak ez dira izan), eta beti ondoan izan dituenak ere, herrian daude (udaletxean egin diete harrera beste askok). Alardeko 22. konpainia izatearen aldarriak, ordea, indarrean dirau.
Zuzenketa: Elizan izan direnen artean Manuel Lezertua Arartekoa izan da, Jaizkibeli harrera egiten. Soldadu bezala andreak onartzen ez dituzten konpainien harreran ez da izan. Hedabide honek Interneteko edizio honetan atzo publikatu zuen alarde baztertzaileari oles egiten izango zela Arartekoa. Ez da horrela izan.
Gernikako Arbolatik hasi du bidea, lehenengoz, Jaizkibelek. Han egin du arrankada. Han hasi dute jaietako egun nagusiko desfilea, parekidetasunaren gozamenean. Harro. Inguruan emakumeak soldadu gisa onartzen ez dituzten konpainia baztertzaileetako kideak izan dituzte, baina HITZAk jaso duenez, ez da aparteko jazoerarik izan, ezta Kale Nagusian ere; izan dira bizkar eman dietenak, baina jarrera oldarkorrik ez da ikusi. Txaloak askoz gehiago izan dira arbuio keinuak baino.
Irudiak eta bideoak konpainiren hasierako bidearenak dira.
HITZA albiste hau osatzen joango da.