Jaizkibel Konpainiari babesa emango dio bihar Ezker Anitza-IUk
Normaltasuna "edozein pertsonak inolako bazterketarik gabe parte hartu ahal izateko alarde bakarra dagoenenean" lortuko dutela esan dute taldekoek.
Ezker Anitza-IUren ordezkaritza bat Jaizkibel Konpainiari “babesa ematera” joango da bihar, “jaiak berdintasunean aldarrikatuz”. Taldeak adierazi duenez, jaiak ere berdintasunean gozatzeko guneak dira, “ezin delako egon harengandik kanpoko eremurik”.
Hain zuzen, Gipuzkoako koordinatzaile Arantza Gonzalez eta EAEko antolakuntza arduradun Iñigo Martinek egingo diote harrera desfile ez baztertzaileari. “Aurten ere erakutsiko dugu uste sendoa duela berdintasunak bizitzaren esparru guztietan egon behar duela, eta jaiak ezin direla hortik kanpo egon”.
Taldekoentzako berri ona da “alardea gorabeherarik gabe igarotzea”, baina oraindik bi alardeekin “salbuespenezko egoera ez normalizatzea” lortzeke dagoela diote, “Irunen gertatzen den bezala”.
Normaltasuna “edozein pertsonak inolako bazterketarik gabe parte hartu ahal izateko alarde bakarra dagoenenean” lortuko dutela esan dute. Era berean, positibotzat jo ditu “helburu hori lortzeko ematen ari diren urrats txikiak”, eta Ezer Anitza-IUk horretarako egoten diren ahalegin guztiak babestuko dituela esan du.