"Erasoen aurrean harresia herritarrok osatu behar dugu"
Martxoak 8 plazan dozenaka hondarribiar bildu dira astelehenetik astearterako gauean izandako bi eraso matxistak salatzeko.
Astelehenetik astearterako gauean bi eraso matxista izan ziren Hondarribian. Horiek salatzera irmo atera ziren atzo hondarribiarrak. Martxoak 8 plazan elkarretaratzea egin zuten dozenaka herritarrek. Hondarribian emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako erasorik ez dela onartuko esan zuen Igor Enparan Alkateak, “erasoen aurrean harresia herritarrok osatu behar dugu”.
Gainera, pertsona guztiek jaiak modu librean bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko baliatu zuten mobilizazioa “ez dugu eraso sexista edo homofoborik onartuko”.