[Argazkiak] Haurrek danbor hotsez bete dituzte herriko kaleak
Haurren Danborradak Hondarribiko kale eta plazak girotu ditu eguerdian. Alde zaharrera iristen ari ziren bitartean bota dute jaien hasierako suziria.
Hasi dira Hondarribiko Jaiak, hasi da festa herrian. Eguerdian bota dituzten suziriekin eman diete hasiera aurtengo jaiei, eta bitarte horretan, haurrak dagoeneko festaz gozatzen ari ziren. Izan ere, Haurren Danborrada egin dute 11:15etik aurrera. Mendelu auzotik abiatu dira hamarka haur eta guraso, eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, kale nagusia bereganatu dute. Udaletxeko arkupetan izan da Igor Enparan alkatea, haurrei harrera egiten.
Goizeko danborradak irudi ederrak utzi ditu. Jarraian, HITZAk ateratakoak: