Jaizkibel Konpainiaren ostiraleko ordutegia
Hona hemen ostiralean, irailaren 8an, konpainia parekideak luzatu dituen hitzorduak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/09/jaizkibel-2022.jpg)
Jaizkibel Konpainia ostiraleko, irailaren 8ko, ospakizunaren azken prestaketetan murgilduta dabil. Hori horrela, ostiraleko hitzordu garrantzitsuenak gogorarazi ditu azken orduotan, sare sozialen bidez. Hona hemen, motzean:
- 06:45ean: Zezen plazan.
- 07:45ean: Gernikako Arbolan, Harresilanda kalean. Ohartarazi dute konpainia ez dela desegingo, eta bertan batuko direnak arin sartu beharko direla konpainiara. Berehala abiatuko dira kale nagusira.
- 09:30 inguruan, goizeko desfilea bukatu eta berehala: bi autobus aterako dira Guadalupera. 8 euro balioko ditu.
- 16:45ean: Sainduan.