[Argazkiak] Haur eta gazteenak protagonista, gaurko pregoi txikian
Goizeko 11:00etan, hamarnaka haur, gazte eta heldu elkartu dira udaletxe azpian, 2023ko festa nagusiari ongi etorria emateko. Ondoren, gaztetxoen zezenketa abiatu da Alde Zaharretik barrena.
Amaitu da atzera kontaketa. Goizeko 11:00etan, dozenaka haur, ume eta heldu batu dira udaletxe azpian pregoi txikia egiteko. Horrela egin diete ongi etorria bertaratutakoek 2023ko Hondarribiko festa nagusiei. Dena den, bihar eguerdiko 12:00etako suziri eta kanpai hotsek emango diete hasiera ofiziala.
Pregoi txikia musika, puxika, konfeti koloretsuen artean egin ondoren, gaztetxoen zezenketa abiatu da Santa Maria Arkutik. Alde Zaharreko kaleetatik aritu dira batetik bestera, Arma plazan amaitu arte. HITZA bertan egon da, eta goizeko giroko hainbat irudi jaso ditu.
Arratsalde nahiz gauean, adin guztietako herritarrentzat egitaraua egongo da Hondarribian: haurren margo lehiaketa, mus txapelketa eta Delirium Tremens edo Fresa Morango DJaren kontzertuak, Bentan. Albiste amaieran doa erantsita arratsalde eta gaueko egitarau osoa, baita biharkoa ere.
Irailaren 6a, asteazkena (arratsaldetik aurrera)
- 16:00: Haur eta gaztetxoen LII. Margo Lehiaketa, Gipuzkoa Plazan, Klink Elkartearen eskutik.
- 16:00: Kafea eta mus txapelketa, Bentan, Mugiri Kultur Elkarteak antolatua.
- 17:30-21:00: Urban Gazte: GKO (Graffiti tailerrak +12) + Oihan Vega (diskofesta +12) + Frreestyle erakustaldia (+12). Kasino Zaharreko lorategietan.
- 18:00: Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota erraldoi eta buruhandiak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 21:00-00:00: Puntu moreak, San Pedro kalean.
- 23:30: Hondarribiko Hiria Musika Bandaren kontzertu berezia Gipuzkoa Plazan.
- 00:00: Bentan kontzertua Delirium Tremens eta Fresa Morango DJ taldeen eskutik.
- 00:00:Itsas Etxea Auditoriumean (sarrera), Artatze puntu morea.
Irailaren 7a, osteguna
- 11:15: Haurren danborrada Mendelu Auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
- 12:00: Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko Jaiei hasiera ofiziala emango zaie.
- Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setio oroigarri hartako Ttiti-Biliti doinua joaz.
- 12:15: Erraldoiak eta buruhandiak, Haurren danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
- 12:30: Hiriko urrezko intsignia jartzeko ekitaldia udaletxean.
- 18:30: Hondarribiko Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-Biliti joaz.
- 20:00: Te Deum eta Salbea Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Udalbatza txit gorena bertan dela, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du.
- Bitartean ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean Udalkideek aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez.
- Ondoren, danborradaren kalejira hirian barrena.
- 20:00: Guadalupeko Elizan Salbe herrikoia kantatuko da; ondoren, ohiko deskargak egingo dira.