Hondarribiko gazte bazkariko sarrerak salgai

Bazkarirako sarrerak erosteko aukera izango da irailaren 4, 5 eta 6ean Itsas Etxea Auditoriumean.

Hondarribiko gazte bazkaria Iazko Hondarribiko gazte bazkaria.

Irailaren 10ea Hondarribian ospatuko den gazte bazkariko sarrerak salgai izango dira hilaren 4, 5 eta 6ean. Itsas Etxea Auditoriumean 18:30etatik 20:00etarako tartean izango da sarrerak erosteko aukera. 20 eurokoa izango da prezioa eta ezinbestekoa izango da 18 urte izatea.

Hilaren 10ean 14:30etan egingo den bazkaria Bidasoako EKT-k antolatu du, Hondarribiko Udalak eta Betti Gotti Ekarteak lagunduta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.