BATek denboraldi berrirako matrikulazio kanpaina abiatu du
Atletismo eskolaz, entrenamendu pertsonalizatuez, eta desgaitasun intelektuala dutenentzat saioak eskaintzeaz gain, aurtengo berrikuntza nagusia Biziki taldekako programa izango da.
Ikasturte berria gainean da, eta Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) kirol eskaintza zabala eskainiko du aurtengo denboraldirako, adin guztietako herritarrei begira. Matrikulazio epea zabaldu dute dagoeneko. Jarduerak irailaren bigarren hamabostaldian hasiko dira, oro har.
- Atletismo eskola: Gazteenei begira, zortzi urtetik aurrerako umeek atletismoko diziplina desberdinak ikasteko aukera izango dute, lagun artean. Hiru saio astero, arratsaldez; abiadura, saltoak, fondoa, hesiak, martxa eta pisuaren jaurtiketa lantzeko. Informazio osoa, hemen.
- Entrenamendu pertsonalizatuak: Errendimendua edo osasuna hobetzeko asmoekin, lesioak prebenitu edo errehabilitazio prozesuetarako, haurdunaldietarako nahiz oposaketen prestaketetarako. Banaka, bikoteka edo taldean egiteko aukera egongo da. Informazio osoa, hemen.
- Egokitutako atletismoa: Desgaitasun intelektuala duten herritarrek kirolaz disfrutatzeko, norberaren gorputza hobeto ezagutzeko edo koordinazio gaitasunak hobetzeko aukera izan dezaten. Informazio osoa, hemen.
- Biziki: Diziplina, adin eta kirol maila guztietara egokituko den taldekako eskaintza. Egutegi eta ordutegi eskaintza zabala izango du 2023ko berrikuntza nagusiak. Programak ordubeteko bi saio eskainiko dizkie parte hartzaileei, astero. Informazio osoa, hemen.