Irungo okupazioaren 87. urteurrenaren harira, adierazpen instituzionala
Lau konpromiso hartu ditu udalak memoria historikoa lantzen segitzeko. Tartean, errepresio militarrari buruzko ikerketa- lanarekin jarraitzea.
Irungo udalbatza osatzen duten alderdiek bat egin eta adierazpen instituzional bat kaleratu dute gaur, asteburu honetan 87 urt beteko baitira Emilio Mola general faxistak eta Francsico Franco diktadoreak Irun okupatu zutenetik.
Oraindik ez daudela 1936tik frankismoa bukatu arteko eskubideen urraketa pairatu zuten biktima guztiak aitortuta salatu dute. Bestalde, oroitu dute Irun izan zela Gipuzkoako lehen erresistentzia gune nagusia.
Arestian aipatutakoez gain, arrazoi asko bildu dituzte udalak memoria historikoa lantzen segi dezan eta horiek dokumentu honetan irakur daitezke. Gogoratu behar da ere ekainaren 17an udalbatza berria eta udal gobernu berria eratu zenean, Memoria Historikoaren departamentua desagertu egin zela.
Hona hemen udalak hartu dituen konpromisoak, hitzez hitz:
• 1936 eta 1945 urteen artean Irunen izandako errepresio militarrari buruzko ikerketa- lanarekin jarraitzea.
• Errepresio militar honen biktimak aitortzeko lanean jarraitzea.
• Irunen aldi horretan gertatutakoaren gardentasuna bermatzeko beharrezko mekanismoak ezartzea, ikerketetan lortutako informazioa eta udal artxiboan jasotakoa eskuratuz eta jendaurrean zabalduz.
• Gure ondare historikoa kontserbatzea, memoria-tokiak zainduz.