Kiroldegietako ikastaroetarako izen ematea, irailaren 11tik aurrera
Ehun areto ikastaro eskainiko dituzte hiruhileko honetan eta 223 igerileku ikastaro. Eskaintza, 3.642 herritarrentzat da.
Azken Portu eta Artaleku kiroldegietako ikastaroetan izen emateko epea datorren astelehenean zabalduko dute. Abonatuek hilaren 11n ahalko dute egin eta ez abonatuek irailaren 14tik aurrera. Laugarren hiruhilekoa izango da hasiko dena eta irailetik abendura bitarteko iraupena izango du.
Orotara, 350 ikastaro eskainiko dituzte, horietatik 223 ikastaro igeriketarekin lotutakoak izango dira, eta beste 113ak, aretoko ikastaroak. Programazioa 3.642 pertsonei zuzendutakoa da, Artalekun 1.602rentzat eta Azken Portun 2.041entzat.
Bi kiroldegietako igeriketa ikastaroetan maila gehiago eskainiko dituztela azaldu du Kirol arloak, “sortzen diren diren taldeak ahalik eta homogeneoenak izan daitezen erabiltzaileen adinari zein mailari dagokienez”.
Zein ikastaro dauden jakiteko Irungo Kirol Arloaren webgunera jo behar da edota BPXport-en webgunera edo haien aplikazio bidez. Bide horiek erabili ezin dutenek edo nahi ez dutenek, bi kiroldegietako harrerara jo dezakete inskribatzera.
Bestalde, urteroko mantentze lanak egiteko, irailean itxita egongo dira partzialki edota osorik instalazioak. Azpian atxikita doan dokumentuan kontsulta daitezke itxieren xehetasunak.