Real Unioneko Erregulartasunaren Saria, seigarrenez martxan
Real Unioneko Beteranoen Elkarteak, Txingudi Radiorekin elkarlanean, martxan du beste urte batez errekonozimendua. Iazko denboraldiko irabazlea Jon Irazustabarrena izan zen, eta igandean jaso zuen saria.
Beste urte batez martxan da Real Unioneko Beteranoen Elkarteak, Txingudi Radiorekin elkarlanean, antolatzen duen Erregulartasunaren Saria. Txapelketaren VI. ekitaldia izango da aurtengoa. Sustatzaileek puntuak ematen dizkiete Real Unioneko jokalariei txuri-beltzek jokatzen duten partida bakoitzean, eta puntu horiekin sailkapen bat osatzen dute nor gailendu den ikusteko.
Iazko irabazlea Jon Irazustabarrena atezain eta kapitaina izan zen, eta igandeko partidan jaso zuen errekonozimendua Javier Zabalo eta Miguel Angel Treku beteranoen elkarteko kideen eskutik. Honakoa da Irazustabarrenak erdiesten duen hirugarren saria, 2019an eta 2022an ere nagusitu baitzen atezain usurbildarra. Hona hemen Erregulartasunaren Sariaren palmaresa:
- 2019: Jon Irazustabarrena.
- 2020: Dani Estrada.
- 2021: Gorka Kijera.
- 2022: Jon Irazustabarrena.
- 2023: Jon Irazustabarrena.
2023-2024 denboraldiko lehen neurketari dagokionez, Real Unionek bide onetik hasi du aurtengo liga, 2-1 nagusitu baitzen Galen estreinako partidan Sabadellen aurka. Honakoa izan zen puntuazioa kataluniarren aurkako norgehiagokan:
- Anton Escobar: 3 puntu.
- Ivan Perez: 2 pt.
- Imanol Baz: 1 pt.