Ikastetxe publikoetara 340.000 euro bideratuko ditu udalak
Ikastetxeek egindako eskariei erantzuteko erabiliko da diru kopurua.
Beste urteetan egin bezala, Irungo Udalak hiriko ikastetxeak egokitu eta eraberritzeko lanak egingo ditu udaran. Helburua erabiltzaile guztien ongizatea ziurtatzea dela azaldu dute eta ikastetxeen eskaerei erantzuteko parada da ere.
Aurten, 340.000 euro bideratuko ditu udalak hamabost obra baino gehiago egiteko. Diru partida horrez gain, beste hainbat badirela ere oroitu du udalak: “eraikinak mantentzeko 110.00 euroko kontu sail bat; instalazioak zaintzeko 26.000 euroko bat eta haur eskoletarako eta udal haurtzaindegirako kontu sail bana”.
Esaterako, beste urteetan, Elatzeta HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko leihoak ordezkatu dituzte, energia aurrezteko; edota Belaskoenea HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikinean joan den udan galdara aldatu izanari esker egindako aurreztea nabarmendu dute.
Honako hauek izango dira 2023ko udaran egingo dituzten lanak eta diru partidak:
-
Dunboa HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko lehen solairuko komuna eraberritzea (39.615,40 €).
-
Elatzeta HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko lehen solairuko leihoak ordezkatzea(45.930,45 €).
-
Txingudi Ikastolako gimnasioko zorua lixatu eta bernizatzea (8.016,25 €).
-
Belaskoenea HLHIko Haur Hezkuntzako eraikineko lehen solairuko komunak eraberritzea(44.891,00 €).
-
Dunboa HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikinaren mendebaldeko fatxadako behatoki erdizirkularra ordezkatzea (15.421,20 €).
-
Lekaenea HLHIko gimnasiora sartzeko ateak hornitu eta ordezkatzea (9.795,43 €).
-
Lekaenea HLHIkomusika gelan eta beronen ondokoan euskarria ordezkatzea eta binilozko zolagaina jartzea (6.902,05 €).
-
HHIko eraikinaren barrutik estalkira igotzeko bide bat sortzea (8.130,27 €).
-
Belaskoenea HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko berogailuak ordezkatzea (18.697,44 €).
-
Eguzkitza HLHIko patioko kirol eremuko hesiak ordezkatzea (46.609,20 €).
-
HHIko eraikineko berokuntza instalazioa egokitzea (3.388,00 €).
-
Toki Alai ikastetxeko Lehen Hezkuntzako eraikinetik (Siutz) baso eskolara joateko bide bat sortzea (10.635,90 €).
-
Toki Alai ikastetxeko Lehen Hezkuntzako eraikineko (Siutz) fatxadako horma atala konpontzea (8.215,90 €).
Proiektuak
- Dunboa HLHIko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eraikinetako galdarak aldatzeko proiektua idaztea (8.342,95 €).
- Iraun sehaska haur eskolako fatxadak birgaitzeko proiektua idaztea (8.463,95 €).
Ikasturtean zehar egindako lanak
- Txingudi Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinaren kanpoko korridorean baoak ixtea eta leihoak jartzea (7.832,97 € + 6.278,69 €).