Arartekoak Etorbidea zubiaren itxiera salatu du Europan
Europako Batzordeak salaketa onartu du. Gainera, Arartekoa Frantziako eta Europako arartekoekin harremanetan dabil.
Arartekoa Frantziako eta Europako arartekoekin harremanetan jarri da eta, Etorbidea zubiaren itxiera dela eta salatu du Europan libre zirkulatzeari buruzko nazioarteko akordioak urratzen ari direla.
Bide horretan, Europako Arartekoaren Bulegoak salaketa tramitatzea onartu du eta, orain, erantzunaren zain dago Manu Lezertua Arartekoa.
Bruselaren jakinarazpenaren arabera, oraingoz, informazio eskaera bat egin zaio Europako Batzordeari, haien eskumena delako Schengengo Hitzarmenaren arauak alde batera utzita mugak ixteko oniritzia emateko ardura duen organoa.
Irungo alkatea, Jose Antonio Santanok adierazi du albiste ona dela Europak itxieran arreta jarri izana eta berri onen esperoan dago alkatea: “zubia berrirekiko da eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da, bi herrialdeen arteko gaiinontzeko pasabideetakoa bezalakoa izango da”.
Alkateak eskerrak eman dizkio Arartekoari, “gai honetan inplikatzeagatik eta Frantziako eta Europako arartekoen aurrean zuzemenak egiteagatik”. Era berean, gogoratu du Etorbidea zubia Frantziarena dela eta herrialde horietako arduradun politikoek itxi zutela 2021eko urtarrilean.