Herri Giroa igande honetan, Alde Zaharrean
XXXI. edizioa izango da aurtengoa eta goizetik gauera bitarteko egitaraua ondu du udalak.
XXXI. Herri Giroa iritsiko da Hondarribiko Alde Zaharreko karriketara igande honetan, udaleko Kultura sailaren eskutik. Arma Plazatik hasiko da eguna, eta Bretxa inguruan izango dira ekintza gehienak. Hona hemen egitaraua:
- 10:00: Arma Plazan, San Nikolas kalean eta Bretxan, artisau eta elikadura azoka. 20 artisau inguruk parte hartuko dute.
- 10:00: Haur eta helduentzako tornu tailerra Kalavriaren eskutik eta txalaparta saio-tailerra Jaiki Hadi Elkartearen eskutik.
- 12:00: Izugarria Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale ibiliko da, Portuan eta Alde Zaharrean.
- 12:30: Sagardo dastamena (doan Bretxan).
- 12:30: Erraldoien dantza Izugarria konpartsaren eskutik Arma Plazan.
- 13:00: Dantza erromeria Meakako Adixkideak dantza taldearen eskutik.
- 17:00: Artisau eta Elikadura Azoka.
- 17:00: Zubietako joaldunak (Alde Zaharretik Portura eta gero berriz Arma Plazara).
- 18:00: Sagardo dastaketa (doan Bretxan) eta herri kirol erakustaldia Arma Plazan.
- Bi aizkolari: Ugaitz Mugerza eta Iker de Vicente.
- Bi harrijasotzaile: Odei Izeta IV eta Goenatxo II.
- 19:00-20:00: Eingo trikitilari taldearen emanaldia Arma Plazan.