Teresa Rodriguez Salisek 100 urte bete ditu
Beraun etxe ezaguneko bizilagunak aste honetan bete ditu 100 urte. Luis de Uranzu zenaren alaba da eta Jaime Rodriguez Salis izandakoaren arreba.
Aste honetan bete ditu ehun urte Teresa Rodriguez Salis beraundarrak Irungo Udalarak jakinarazi duenez. Ohi moduan, alkatea zoriontzera joan da urtebetetze eguna zuenarengana.
Rodriguez Salisen familia kide batzuk ezagunak dira hirian. Tartean, 2012an Hiriko Urrezko Domina jaso zuen Jaime Rodriguez Salis, bere neba zen; eta, bestetik, Dolores Salis eta Luis de Uranzuren alaba da ere.