Bihartik (hilaren 26tik) abuztuaren 4ra izango dute herritarrek proposamenak bidaltzeko aukera. Proposamen horiek BAZ bulegoan edota udalaren webgunean egin ahal izango dira.
Beraun etxe ezaguneko bizilagunak aste honetan bete ditu 100 urte. Luis de Uranzu zenaren alaba da eta Jaime Rodriguez Salis izandakoaren arreba.
Atzo heldu zen Mater ontzia Hondarribira. Ostiralera arte ekintza ugari egingo dituzte.
Kutxa jaia ospatu zen, atzo, Hondarribian. Ilargi Emazabelek pozarren eraman zuen Kutxa buru gainean.
Txirrindularien etorreraren harira, zirkulazioari eragiten dioten neurriak helarazi ditu udalak. Aurten Erlaitz igo eta lehen aldiz Irungo hirigunea gurutzatuko du lasterketak.
San Martzialeko Lehenengo Guduaren V. mendeurrena ospatzeko asmoarekin sortu dute obra. Igande honetan izango da emankizuna, 22:00etan.
Beganismoa ardatz duen jaialdiaren V. ekitaldia izango da aurtengoa, eta antolatzaileak programa zabal bat prestatzen ari dira.