'Cantar de Gazteluzar' lehen aldiz Gazteluzarren
San Martzialeko Lehenengo Guduaren V. mendeurrena ospatzeko asmoarekin sortu dute obra. Igande honetan izango da emankizuna, 22:00etan.
Lehen aldiz Gazteluzarren interpretatuko dute eszena, bertso eta erromantzez jositako ikus-entzunezko Cantar de Gazteluzar emanaldia. Hitzordua igande honetan da, uztailaren 30ean, 22:00etan eta sarrera doakoa da eserleku guztiak bete arteko edukierarekin.
Pedro Ballaz eta Fernando Tejero egileen arabera, Cantar de Gazteluzar emanaldiaren helburua da 1522ko ekaineko San Martzialeko Lehenengo Guduaren V. mendeurrena ospatzea.
Kultura arloak azaldu du emanaldia gudu aurretik zegoen testuinguru historikoari buruzko ikusiz eta entzunez gozatzeko lan batekin hasiko dela.
Bestetik, Aldaba, aitzinako musika jotzen duen taldeak, kontakizun laburren eta musikaren bitartez, herritarrak gertakizunen testuinguruan kokatuko ditu. Guduaren historia, berriz, Ballazek idatzitako erromantzeekin kontatuko dute.
Obraren gaineko xehetasun gehiago nahi izatekotan lotura honetara jo daiteke.