Bertsotan ikasteko aukera Txingudiko bertso-eskolarekin

Bertso jakintza maila guztietako pertsonentzako taldeak osatzen ditu Txingudiko bertso-eskolak eta jada izena eman daiteke.

Ikasturte honetan Muaran egin dituzte hainbat bertso saio.

2023ko urrian hasiko du ikasturte berria Irunabarretik kudeatzen den Txingudiko bertso-eskolak. Pasa berri den ikasturtean izan bezala, oraingoan ere talde ezberdinak osatzea du asmo bertso eskolak: haurrentzako, nerabeentzako, gazteentzako, hasiberrientzako, bertso-tailerra edota bat-bateko jardunerako taldeak.

Interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko edota informazio gehiago eskatu mezu bat bidalita korreo elektroniko honetara. Eskolak azaldu du beraiek jarriko direla harremanetan kontaktatu dutenekin.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.