Titiriberia Txotxongilo jaialdi internazionalean izango da Ostomila
'Alaia Galtzagorria' obra interpretatuko dute txotxongilo tradizionalean oinarritutako Galiziako festibal honetan.
Galiziara joango da Ostomila Txotxongilo taldea, Titiriberia Txotxongilo jaialdi internazionalera hain zuzen. Rianxon egiten da festibala eta aurten gaurtik uztailaren 30era luzatuko da txotxongilo tradizionalean oinarritutako zortzigarren edizio hau.
Alaia Galtzagorria interpretatuko dute etxeko artistek, euskal mitologia jorratzen duen obra. Uztailaren 29an finkatu dute hizordua Tanxil hondartzan, 18:30ean.