Irun ezagutzeko gidaliburu turistikoa kaleratu dute
Udan eta neguan bisita daitezkeen proposamenak jaso dituzte gidaliburuan. Guztira 5.000 ale kaleratu dituzte.
Bidasoa bizirik eta Irungo Udalak bat egin eta Irungo turismo gidaliburua sortu dute. Eskuorri informatiboa da, formatu txikia du eta bisita daitezkeen dozena bat gunetik gora bildu dituzte, Irun Da eta plan ona da lema pean.
Miguel Angel Paez Hiri-Bultzadako ordezkariak azaldu du orain arte eskuorriak egin dituztela eta, oraingoan, eduki gehiago sartzeko gidaliburua ontzea erabaki dutela. “Udan zein neguan bisita daitezkeen gune interesgarrien zerrenda luzea dugu”.
Proposamenen artean, Irun erromatarra Oiasso museoan, Dies Oiassonis jaialdia, edota parkeen katalogo zabala jaso dituzte, besteak beste.
Edukiek harremanetarako telefonoa ere badute, baita hainbat QR kode informazio gehiago eskuratzeko eta, gainera, hiriko planoa deskargatzeko. 5.000 ale kaleratu dira euskaraz eta gaztelaniaz, eta beste 3.000 frantsesez eta ingelesez. Bertan aurki daitezke hotelak, turismo bulegoa eta bestelako udal bulegoak.
Bisita gidatuak ere egiten ari dira eta horiek esteka honetan kontsulta daitezke.