Kirolzer-ek gehiegizko kalte ordaina jaso duela ondorioztatu dute
Ekainaren 22an jaso zuen Hondarribiko Udalak 2022 urteko legezkotasun auditoretza txostena. Dokumentuak Hondartza kiroldegiaren egoera ekonomikoaren inguruko informazioa jasotzen du, besteak beste.
Ekainaren 22an jaso zuen Hondarribiko Udalak 2022 urteko legezkotasun auditoretza txostena. Udaleko Kontrol Finantzarioaren Planean aurreikusita dagoen dokumentua da eta udal kontu hartzaileak, Mazars auditores enpresarekin batera, dira datuen irakurketa egitearen arduradunak.
Udalak jakinarazi duenez, txostenean, Hondarribia Lantzenek Kirolzer enpresari (Hondartza kiroldegia eta Jostaldi kudeatzen dituenari) 222.030,34 euroko gehiegizko kalte ordaina ordaindu ziola azaltzen da. Hau da, legez zegokiona baino gehiago. Hortaz gain, kiroldegiko taberna-kafetegiaren eta kiroldegia zein pilotalekua ustiatzeko kontratuak iraungita daudela adierazi eta horien lizitazio publikoa egitea gomendatzen du dokumentuak.
Azkenik, udalak esan du udalkide guztiak informazioaren gainean daudela. “2023ko uztailaren 13an Hondarribiko Udaletxean burutu zen ez ohiko osoko bilkuran informazio honen berri eman zitzaien udalkide guztiei”.