Gaur hasiko dira lehen norgehiagokak
Hondarribia Pilota Eskolako zein Master Serieseko lehenengo partidak jokatuko dira Jostaldi pilotalekuan, 20:00etatik aurrera.
Asteartean aurkeztu zuten zesta puntako denboraldi berria. Gaur arratsaldean Hondarribia Pilota Eskolako gaztetxoek emango diote hasiera jaialdiari. Lehen partidan, Ekhi eta Oinatz Zamora eta Peru-ren aurka jokatuko dira. Bigarrenean, Txanton eta Bereauk Orkatz eta Balda-ren aurka jokatuko dute.
Pilota eskolako norgehiagoken ondoren, Master Series-ekoen txanda izango da. Bertan arituko dira, Julen Basterra hondarribiarra eta Ibarluzea. Benetrix eta Millat-ek osatutako bikotea izango dituzte aurkari.