Bigarren Dantz Point ekitaldia, gaur
Dantz eta Loturak elkarteek antolatu dute. Nahoomie, Oriana eta Textur artistak izango dira bertan.
Iaz bezala Hondarribiko zezen plazaren eta harresiaren ondoko belardian bilduko dira herritarrak Dantz Pointen saio berri bati ekiteko. 19:00etan hasi eta goizeko 00:00ak arte herritarrak dantzan jarriko dituzte Nahoomie, Oriana eta Textur artistek. Musika elektronikoa, house, new beat eta breaks estiloko nahasketak eskainiko dituzte. Aurtengo ekitaldia Dantz eta Loturak elkarteek antolatu dute, eta edizioak iraungo dituen bost orduetan zehar «vibe» ezberdinak izatea aurreikusi dute. Jaialdia kultur eta arte arloko laborategiaren ekimenetako bat da, eta bertako ondarea balioan jartzeko tresnatzat dute.
Dantz Point Hondarribia topaketa doakoa da, eta musikaz gozatu bitartean zerbait hartzeko aukera egongo da.