Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dies Oiassonisen jende edukiera beti ia beteta

Antzerkiaren ikusle kopurua %30 hazi da iazko datuekin alderatuta. Oro har, erantzun handia izan dute Oiasso ezagutzeko jarduerek.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2023/07/19

XIII. Dies Oiassonis bukatu da eta Irungo Udalak baloratu du asteburu “bizia” izan dela iragandakoa. Guztira, 50 jarduera egin ziren, eta balorazio nabarmenena antzerkiari emandako erantzuna izan da: %30 ikusle gehiago.

Hainbat datu biltze aldera, zirku erromatarra ikusteko hiru emanaldietako sarrera guztiak saldu ziren; Erromatar afarirako 160 txartel saldu ziren, eta Asterix eta Obelix pelikula ikustera 400 pertsona gerturatu ziren. Bestetik, San Juan plazan ere Txingudi Errugbi taldearen eskutik joko ikuskizuna eskaini zen eta 350 lagun elkartu ziren.

Gastronomiak ere izan du txoko bat eta sukaldarien ponentziak azaltzeko jardunaldietan 60 eta 80 pertsonen artean bertaratu ziren. Pintxoaren ibilbidean 20 establezimenduk hartu zuten parte, eta lehen aldiz egin den arrain zopa lehiaketako garailea Getariako Txoko jatetxea izan zen.

Navigium Isidis desfilearen garaian euria egin zuen, baina udalak dio “jende asko” bildu zela ikustera. Miguel Angel Paez Hiri bultzadako ordezkariak azpimarra jarri du pertsona askoren lanean, “ahalegin handia eskaintzen baitute jaialdia haz dadin”.

Antzerki klasikoaz gozatzeko aukera ere egon da. Lan nagusietako bat Medea obra izan zen eta 160 ikusle joan ziren Amaia KZra. Beste emanaldiak Junkal plazatxoan izan ziren, eta bakarrizketara 50 pertsona joan ziren eta Troia antzerkira 160. Azken saio hauek doakoak izan ziren.

Guztira 800 pertsonaren bueltan gerturatu ziren antzerkiaz gozatzera, iaz baino %30 gehiago da hori. “Birsorkuntza historikoak eta antzerki ikuskizunak dibulgazio historiko erakargarri eta zirraragarriak dira, jendeari aukera ematen diote modu dinamiko eta bizian erromatarren iragana hobeto ulertu eta gozatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.