Pintxoen hiriburu izango da Hondarribia berriro
XVIII. Euskal Herriko Pintxo Lehiaketa herrira itzuliko da aurten, urrian hain zuzen. 60 sukaldarik parte hartuko dute.
Hondarribia, beste behin, pintxoen hiriburu izango da datorren urrian. Izan ere, herrian jokatuko dute XVIII. Euskal Herriko Pintxo Lehiaketa. Urriaren 23tik 25era luzatuko dute lehia, Itsas Etxea Auditoriumean hain zuzen. Orotara, 60 sukaldarik parte hartuko dute, eta lau proba jokatu ondoren, 16 partaide finalista aukeratuko dituzte.
Antolatzaileen arabera, helburu bikoitza du txapelketak: “sukaldarien sormena sustatzea eta sukaldeko profesionalentzako elkartzeko gune bat sortzea”. 2006an egin zuten lehen edizioa, Hondarribian hain zuzen.
Parte hartu nahi duten taberna eta jatetxeek dagoeneko izena eman dezakete, lotura honetan.