Ekaina, inoizko hilabeterik onena Hondarribiko aireportuarentzat
Urte hasi bezala jarraitzen du aireportuak, gorako joerarekin. 2022an baino %22,1 bidaia gehiago jaso ditu ekainean.
Urte oparoa izaten ari da Hondarribiko aireportuarentzako, urte hasieratik izandako gorako joera hori mantentzen ari da. Ekaineko datuak argitaratu ditu AENAk, eta horien arabera, 2022an baino %22,1 bidaia gehiago izan dira. Guztira, 47.612 lagun pasatu dira aireportutik. Orain arte bidaiari gehien jaso dituen hilabetea izan da, datu historikoa.