Urrezko domina eta Gipuzkoako errekorra errelebo lasterketetan
Espainiako Txapelketa izan da Gijonen eta, 4x100 errelebotan emakumeek, Gipuzkoako errekor berria egin dute. Gainera, zilarrezko domina poltsikoratu zuten.
Espainiako Txapelketa jokatu da asteburu honetan Gijonen, 18 urtez azpikoena hain zuzen, eta BAT-ko kirolariak bertan izan dira. Zilarrezko domina ekarri dute etxera, eta hori gutxi ez, eta Gipuzkoako errekor berria ezarri dute.
4×100 errelebo lasterketan aritu ziren Uxue Garrantxo, Alaine Agerralde, Izaro Pagazaurtundua eta Leire Martiarena. Lekukoa, 47,88 segundotan eraman zuten helmugarara, eta denbora marka horrekin Gipuzkoako errekor berria egin dute. Gainera, zilarrezko domina ere irabazi dute.
Martiarena eta Garrantxok 200 metrotan ere aritu ziren. Garrantxo ez zen finalerdietara iritsi, 26,17 segundoko denboragatik. Aldiz, Martiarenak bai lortu zuen finalaurrekoetara sailkatezea 25,66 segundoko denborarekin. Finalaurrekoetan 25,73 segundoko denbora egin zuen eta helmugako zuzenean arte izan zituen finalera joateko aukerak.
Luzera jauzian, Elaia Tapia finalera iritsi zen. Lehen baleko saltoa 5,30 metrokoa izan zen, eta balio izan zion hobetzeko txandan parte hartzeko. Hartara, zortzigarren sailkatu zen Tapia. “Lehiaketa erregularra izan zen Elaiarena” adierazi du klubak.
Unax Erasok mailua jaurti zuen 51,95 metro eta hamargarren sailkatu zen. Erasok bere bigarren marka pertsonal hoberena egin zuen.
Iker Ibarguen ere bertan izan zen, 2000 metro oztopoetan. Ez zuen bere egun hoberena izan atletak eta 6:01,60 minutuko marka egin zuen eta hamabosgarren sailkatu zen horregatik.
400 metro hesietan aritu ziren Eider Alzaga eta Agerralde. Finalaurrekoetara iritsi ziren biak ala biak, Agerralde 1:05,64 minutuko markarekin eta, Alzaga, 1:10,30 minuturekin.
Azkenik, Izaskun Sanz finalerdietarako sailkatu zen 1.500 metrotan eta lasterketa 4:52,12 minutuko denborarekin amaitu zuen. Azken itzulira arte pasatzeko aukerak izan zituen Sanzek.